saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006754

Zelan esleitzen da katastroko titulartasuna ondasun higiezin baten jabetza zatitua bada hainbat pertsonaren artean?



Ondasun higiezinaren jabetza edo edozein eskubide (Gozamenaren egiazko eskubidea,
Azaleraren egiazko eskubidea, Ondasun higiezinaren edo horiekiko zerbitzu publikoen gainean administrazio-emakida ) modu indibisoan pertsona batzuei dagokienean, katastroaren titulartasuna beren kuota kontuan hartuta erkide, kide edo partaide bakoitzari eta, bidezkoa bada, horiek guztiek osatutako erkidegoari esleituko zaio. Azkeneko kasuan, identifikazio-zenbaki fiskalarekin idatziz jasoa geldituko da.

Eskubide baten titulartasuna irabazpidezko sozietatearen araubidean edo ondasunen foru jakinarazpenean ezkontideei batera badagokie edo ekonomia- eta ondare-araubide bezala aurreko edozein hitzartu ostean, izatezko bikoteen kideei badagokie, katastroaren titulartasuna biena da eta bakoitzari erdia atxikiko zaio, beste partaidetza-kuota bat justifikatzen denean izan ezik.

Zenbait katastro-titular elkartzen direnean, ordezkaria izendatu beharko dute. Hori izan ezean, higiezinaren titulartasun-ehuneko handiena duen pertsonak edo titulartasunaren ehunekoa berdina izanez gero, katastroaren titularren zerrendan lehenengo tokian agertzen denak jardungo du zeregin horietan.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali