www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006753

Zer da katastroko elementu bat?



Katastroko elementua katastroko informazioaren eta balioztatzearen erreferentzia-unitatea da, hots, ondasun higiezin bat osatzen duten zatietako bakoitza, baldin eta beren ezaugarri fisiko, funtzional, administratibo eta juridikoengatik bereizi egin badaiteke.

Ondasun higiezin bakoitza katastroko elementu batek edo gehiagok osatuko dute, bai eta, hala denean, zenbait ondasun higiezintzat erkideak diren katastroko elementuen partaidetza-kuotak ere.

Katastroko elementu bakoitza katastroko erreferentzia bakar eta iraunkor baten bidez identifikatuko da, zeina erregelamenduz zehaztuko den; nolanahi ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ahalmena izango du ondasun higiezin bakoitzerako identifikatzaile propio bat ere ezartzeko.

6. art. 3/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (140 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali