saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006749

Nortzuk dira katastroko titularrak?



Pertsona fisikoak, pertsona juridikoak, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren 34. artikuluko 3. zenbakian aipatutako erakundeak eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenak izan daitezke katastroko titular, baldin eta Higiezinen Foru Katastroan alta emanda badaude, ondasun higiezin baten edo haren zati baten gainean eskubide hauetako baten titulartasuna izateagatik:

  1. Jabetza-eskubide osoa edo ez hain osoa.
  2. Gozamen-eskubide erreala.
  3. Azalerako eskubide erreala.
  4. Ondasun higiezin baten edo ondasun hori afektatuta dagoen zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakida.

Hauek dira katastroko titularrek Higiezinen Foru Katastroarekin izango dituzten harremanetan bete beharko dituzten erregelak:

  • Higiezin berak katastroko titular bat baino gehiago badu, ordezkari bat izendatu beharko dute titularrek. Hala egiten ez badute, higiezinaren gaineko titulartasun-portzentaje handiena duen pertsona edo, denek portzentaje berdina badute, ondasunen katastroko titularren zerrendan lehenengo agertzen dena hartuko da ordezkaritzat.
  • Ondasun higiezinen titulartasuna ezkontide biei edo izatezko bikote bateko kide biei badagokie, ordezkaritza edozein ezkontideri edo bikoteko kideri eman zaiola ulertuko da, salbu eta berenberegi besterik adierazten ez badute.

10 eta 11 art. 3/2016 Foru Araua, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (140 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali