www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006748

Jardueraren sarrera gisa sartzea BEZaren ordainketaren diferentzia indizeen eta moduluen araberako sistema erraztua baliatzeagatik.



Jardueraren sarreren barruan sartzen da araubide erraztuari dagozkion ohiko eragiketen ziozko Balio Erantsiaren gaineko Zerga jasanarazia.

Era berean, jardueraren gastuen barruan sartzen da araubide erraztuari dagozkion eragiketen ziozko Balio Erantsiaren gaineko Zerga jasanarazia. Hori guztia sarrera eta gastu mota bakoitzaren arabera. Horrez gain, jardueraren beste gastu baten gisa konputatzen da likidazio-aldi bakoitzaren bukaerako araubide erraztuaren ondoriozko kuota.

Laburbilduz, erregela horiek direla bide:

  • Araubide erraztuaren arabera eginiko ohiko eragiketen ziozko sarreretan, horiei dagokien BEZ jasanarazia sartu behar da nahitaez;
  • araubide erraztuaren arabera eginiko ohiko eragiketen ziozko gastuetan ere, BEZa barne dela zenbatu behar da (BEZa eskuraketa-prezioaren edo ekoizpen-kostuaren barruan sartzen da); eta
  • likidazio-aldiaren bukaeran ordaindu beharreko araubide erraztuaren ondoriozko kuota jardueraren gastutzat hartzen da (hori erregistratzeko, 6371. Araubide Erraztua izeneko kontua erabili behar da). Araubide erraztutik salbuetsitako eragiketak tratamendu honetatik at gelditzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kontabilizazioari buruzko erregela orokorrak jarraitzen dituzte (eta, beraz, sarrerak, gastuak eta ondare-elementuak eskuratzeko balioak zehazteko).
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali