www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006737

¿En qué supuestos me puedo beneficiar de una disminución en la cuota de IBI?



Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko foru-arauak aurreikusten dituen kasuetan, edo ordenantza fiskaletan ezarritako baldintzak betetzen direnean, eta ordenantza horrek kuotari hobariak aplikatzeko zehazten duen indarraldiarekin. Laburbilduz, honako hauek dira:

Nahitaezko hobariak
  • % 50 eta % 90 artean, higiezinen urbanizazio, eraikuntza eta sustapeneko enpresentzako OHZren kuota integratuan.
  • Kuota osoaren % 50 babes publikoko etxebizitzetan eta parekagarrietan.
  • kuota osoaren % 95 Nekazaritza-kooperatiben landa-ondasunak eta lurraren ustiapen komunitariokoak.
Hautazko hobariak
  • Kuota osoaren % 100 arte
    • Monumentu-multzoetan kokatutako higiezinetan.
    • Hondamendi naturalek kaltetutako eremuetan kokatutako higiezinetan.
  • Kuota osoaren % 95 arte

    Egoiliarrentzako udal-aparkalekuko lurzatiak

  • Kuota osoaren % 90 arte
    • Beste zona batzuk baino ekipamendu txikiagoa duten eremuetako higiezinak
    • Ezaugarri bereziak dituzten ondasunak.
  • Kuota osoaren %50 arte
    • Eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako sistemak.
    • «Etxebizitza hutsen programa»

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali