Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006734
Ondasun higiezinek bizitegi-erabilera dutenean, eta subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoitza ez direnean –hirugarrenen kasuan errentamenduz edo lagapen bidez–, udalek 100eko 50erainoko errekargua ezarri dezakete zergaren kuota likidoaren gainean.
Errekargua zerga honen subjektu pasiboei exijituko zaie, haren sortzapena zerga sortzen den une berean gertatuko da, eta urtero likidatuko da, kuotarekin batera.
Bizitegi-erabilera duen ondasun higiezintzat hartuko da, hura kokaturik dagoen udalerriko erroldan egiaztatuta badago bertan bizi den/direnen ohiko bizilekua dela Ondasun Higiezinen Zergaren sortzapen datan.
Errekargu honen aplikazioaren ondorioetarako, etxebizitzaren eranskinak barruan sartuko dira finka erregistral bakarra osatzen badute.
Aurrekoa gora behera, udalek beren ordenantza fiskaletan ezarri dezakete zer kasutan ez den aplikatuko errekargua.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.