www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006731

Baldin eta hainbat subjektu pasibo badaude eta bakoitzak ondasun higiezin beraren gaineko eskubidea badu, (administrazio-emakida, azalera, gozamena edo jabetza), eskubideak adina OHZaren ordainagiri sortuko al dira? nork ordaindu beharko du ordainagiria?



Eskubideak adina OHZaren ordainagiri sortuko al dira?

Ez. 2.1 artikuluan definitutako zerga-egitateetako bat gertatuz gero, bertan ezartzen den hurrenkeran, kasuan kasuko landa edo hiri-ondasun higiezina ez da egongo zenbaki horretako gainerako modalitateen kargapean.

Ezaugarri bereziko ondasun higiezinen kasuan ere hurrenkera horixe aplikatuko da, higiezinaren gaineko emakida-eskubideek higiezinaren luze-zabala agortzen ez duten kasuan izan ezik; izan ere, kasu horretan, zerga-egitatea sortuko da baita emakidari afektatuta ez dagoen higiezinaren zatiaren gaineko jabetza-eskubideagatik ere.

Nork ordaindu beharko du ordainagiria?

Ondasun higiezinen gaineko Zergaren FAko 2. artikuluarekin bat etorriz, hauxe da bete beharreko hurrenkera:

  1. Lehenik eta behin administrazio-emakidaren titularrak ordaindu beharko du.
  2. Hori ezean, azalera-eskubidearen titularrak.
  3. Bi horiek ezean, gozamen-eskubidearen titularrak.
  4. Azkenik, horietako bat bera ere ez badago, jabetza-eskubidearen titularrak.

2 art. 4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (66,9 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali