www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006725

Eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatzen dituzten ondasun higiezinetarako



Ordenantza fiskaletan zerga-kuota osoaren %50eko gehieneko hobaria ezar daiteke eguzki-energiaren beste energia berriztagarri batzuaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatzen dituzten ondasun higiezinetarako.

Hobari hau aplikatzeko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioan administrazio eskudunak homologatutako kolektoreak jartzea.

Era berean, zergaren kuota osoaren % 50erainoko hobaria arautu ahal izango dute A edo B motako eraginkortasun energetikoaren etiketa duten ondasun higiezinentzat. Ondorio horietarako, hobariaren ehunekoa desberdina izan daiteke etiketa energetikoaren motaren arabera.

Hobari horren gainerako alderdiak, funtsezkoak zein formazkoak, ordenantza fiskalean zehaztuko dira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali