Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006724
Ordenantza fiskaletan zerga-kuotaren %100era arteko hobaria ezarri ahal izango da monumentu-multzoetan, alde historikoetan edo kultur guneetan dauden ondasun higiezinetarako; horretarako, higiezinaren titularrek betebeharra dute haren egitura, fatxada, estalkia edo antzeko elementu guztiak mantentzeko.
Aurreko paragrafoan aipatutako hobariaren gainerako alderdiak, funtsezkoak zein formazkoak, ordenantza fiskalean ezarriko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.