Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006721
Babes publikoko etxebizitzen eta, Euskal Autonomia Erkidegoko arauen arabera, haiekin berdinetsi ahal diren etxebizitzek %50eko hobaria aplikatu ahal izango dute zergaren kuota osoan, behin betiko kalifikazioa eman eta hurrengo hiru zergaldietan.
Udalek zerga-kuota osoaren %50era arteko hobaria ezarri ahal izango dute higiezin horietarako, aurreko paragrafoko epea igarotakoan. Hobariaren iraupena eta urteko zenbatekoa ordenantza fiskalean zehaztuko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.