Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006719
Ordenantza fiskaletan zerga-kuota osoaren %90era arteko hobaria ezarri ahal izango da legeriaren eta hirigintzako planen arabera nekazaritzari, abeltzaintzari, basozaintzari edo arrantzari edo antzeko arloren bati lotuta egoteagatik edo arlo horietako jarduerak nagusi izateagatik banakotuta dauden eta udalerri bereko area edo gune finkatuetan baino udal eskumeneko zerbitzu gutxiago, azpiegitura gutxiago edo ekipamendu kolektibo gutxiago dituzten area edo eremuetan kokaturiko hiru-ondasun higiezinetarako, baldin eta area edo gune horietako inguruabar ekonomikoak aintzat hartuz babes berezia behar dutela uste bada.
Ordenantza fiskalean ezarriko da biztanlegune, area edo guneek zer ezaugarri berezi eta eremu izan behar duten hobari hau aplikatzeko, bai eta eraikuntzen zer tipologia eta lurraren zer erabilera behar den hobari hau aplikatzeko; halaber ezarriko da ordenantza fiskal horretan hobariaren iraupena, urteko zenbatekoa eta funtsezko zein formazko gainerako alderdi guztiak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.