saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006715

A enpresak gurpil-aulkia saltzen dio B enpresari; bigarren horrek, aldi berean, gurpil-aulkiak saltzen ditu. Zein da aplikatu behar duen BEZaren tasa? Eta B enpresa horrek gurpil-aulkia partikular bati saltzen dionean, zein da aplikatu behar duen BEZaren tasa?

Salmentan aplikatu behar duen tasa % 10ekoa izango da.

Eta B enpresa horrek gurpil-aulkia partikular bati saltzen dionean, zein da aplikatu behar duen BEZaren tasa?

  • Eskuratzaileak Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak ziurtatuta egongo den ≥33ko desgaitasun-gradua egiaztatzen badu % 4ko zerga ordainduko du. B enpresak eroslearen desgaitasunari buruzko ziurtagiriaren kopia gorde behar du.
  • Eskuratzaileak ez badu desgaitasun-gradu hori egiaztatzen BEZaren tasa % 10ekoa izango da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali