Enpresa batek gurpil-aulkia saltzen dio partikular bati. Zein da aplikatu behar duen BEZaren tasa?
Eskuratzaileak Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak ziurtatuta egongo den ≥33ko desgaitasun-gradua egiaztatzen badu aplikatuko den BEZaren tasa % 4koa izango da. X enpresak eroslearen desgaitasunari buruzko ziurtagiriaren kopia gorde behar du.
Eskuratzaileak ez badu desgaitasun-gradu hori egiaztatzen aplikagarria izango den BEZaren tasa % 10ekoa izango da.