Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006704
Udalek kargatasa ezberdinak ezar ditzakete hiri-erabileretarako, baina muga hauen barruan betiere:
Hiri-erabilerak zehazterakoan kontuan hartu beharko da hiri-ondasun higiezinak balioztatzeari buruz katastroko araudian ezartzen dena.
Aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatuz ateratzen diren mugak errespetatzen dituztela, udalek, hiri-ondasun higiezinen kasuan, karga-tasa ezberdinak ezar ditzakete hiri-erabilera bakoi tzerako, eraikinak balioztatzeari buruz katastroko araudian ezartzen diren erabilerak aintzat hartuta. Tasa horiek, gehienez ere, udalerrian erabilera bakoitzerako katastro-baliorik handiena duten hiriondasun higiezinen %10ari aplikatu ahal zaizkio. Horretarako, ordenantza fiskalak zehaztuko du zer balio-atalase dagokion erabileretako bakoitzari, eta hortik aurrera aplikatu ahal izango dira, hain zuzen ere, tasa handiago horiek. Higiezin batek erabilera bat baino gehiago badu, eraikin edo barrunbe nagusiaren erabilerari dagokion tasa aplikatuko zaio.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.