saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006704

Zein kargatasa ezberdin ezar ditzakete hiri-erabileretarako Udalek



Udalek kargatasa ezberdinak ezar ditzakete hiri-erabileretarako, baina muga hauen barruan betiere:

  • Gehienez ere ehuneko 3,00 industria-erabileretarako (I).
  • Gehienez ere ehuneko 2,00 merkataritza-erabileretarako (C).
  • Gehienez ere ehuneko 1,00, baina tasa bakarrarekin, gainerako erabileretarako, bizitegi-erabilerarako (V) eta beste erabileretarako (Y) izan ezik.

Hiri-erabilerak zehazterakoan kontuan hartu beharko da hiri-ondasun higiezinak balioztatzeari buruz katastroko araudian ezartzen dena.

Aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatuz ateratzen diren mugak errespetatzen dituztela, udalek, hiri-ondasun higiezinen kasuan, karga-tasa ezberdinak ezar ditzakete hiri-erabilera bakoi tzerako, eraikinak balioztatzeari buruz katastroko araudian ezartzen diren erabilerak aintzat hartuta. Tasa horiek, gehienez ere, udalerrian erabilera bakoitzerako katastro-baliorik handiena duten hiriondasun higiezinen %10ari aplikatu ahal zaizkio. Horretarako, ordenantza fiskalak zehaztuko du zer balio-atalase dagokion erabileretako bakoitzari, eta hortik aurrera aplikatu ahal izango dira, hain zuzen ere, tasa handiago horiek. Higiezin batek erabilera bat baino gehiago badu, eraikin edo barrunbe nagusiaren erabilerari dagokion tasa aplikatuko zaio.

8.1,8.2 et 8.3 art. 4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (67,6 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali