saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006680

OHZren Subjektu pasiboak

Zerga honen subjektu pasiboak hauek dira, zergadun gisa: pertsona fisikoak eta juridikoak, Zergei buruzko Foru Arauaren 34. artikuluko 3. zenbakian aipatutako erakundeak eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenak, baldin eta zerga honen zerga-egitatea den eskubide baten titular badira.

Zerga honen zerga-egitatea hiri zein landa-ondasun higiezinen eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinen gaineko eskubide hauen titulartasuna da

  1. Ondasun higiezinen edo haiek afektatuta dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakida.
  2. Azalera-eskubide erreala.
  3. Gozamen-eskubide erreala.
  4. Jabetza-eskubidea.

Aurreko paragrafoan definitutako zerga-egitateetako bat gertatuz gero, bertan ezartzen den hurrenkeran, kasuan kasuko landa edo hiri-ondasun higiezina ez da egongo zenbaki horretako gainerako modalitateen kargapean.

2 eta 4.Art. 4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (67,6 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali