Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006680
Zerga honen subjektu pasiboak hauek dira, zergadun gisa: pertsona fisikoak eta juridikoak, Zergei buruzko Foru Arauaren 34. artikuluko 3. zenbakian aipatutako erakundeak eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenak, baldin eta zerga honen zerga-egitatea den eskubide baten titular badira.
Zerga honen zerga-egitatea hiri zein landa-ondasun higiezinen eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinen gaineko eskubide hauen titulartasuna da
Aurreko paragrafoan definitutako zerga-egitateetako bat gertatuz gero, bertan ezartzen den hurrenkeran, kasuan kasuko landa edo hiri-ondasun higiezina ez da egongo zenbaki horretako gainerako modalitateen kargapean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.