saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006672

Zein ondasun higiezin OHZren salbuetsita daude?



Honako ondasun higiezin hauek salbuetsita daude:

  1. Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Bizkaiko Lurralde Historikoaren edo bertako toki-erakundeen jabetzakoak direnak, baldin eta zuzen-zuzenean afektatuta badaude nazio-defentsari, herritarren segurtasunari eta hezkuntza zein espetxe-zerbitzuei.
  2. Auzo-ondasunak eta amankomuneko auzo-mendiak.
  3. Erregelamenduz ezarritako hazkunde moteleko espezieekin landatutako mendien azalera, baldin eta haien aprobetxamendu nagusia egurra edo kortxoa bada, betiere arbolen dentsitatea espezie bakoitzaren kasuan berezkoa edo normala dena bada.
  4. Eliza Katolikoaren higiezinak, Espainiako estatuak eta Egoitza Santuak 1979ko urtarrilaren 3an sinatutako Gai Ekonomikoei buruzko Akordioan ezarritakoaren arabera.
  5. Elkarte konfesional ez-katolikoen higiezinak, baldin eta elkarteok legez aintzatetsita badaude, Estatuak halako elkarteekin sinatutako lankidetza-akordioetan ezarritakoaren arabera -akordio horiek Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluan aipaturikoak dira-.
  6. Espainiako Gurutze Gorriaren higiezinak eta erregelamenduz zehazten diren antzeko beste erakunde batzuenak.
  7. Euskal Herriko Unibertsitatearen higiezinak.
  8. Atzerriko gobernuen higiezinak, haien ordezkari diplomatikoek edo kontsulatuetakoek edo haien erakunde ofizialek erabiltzeko direnean, baldin eta elkarrekikotasuna badago edo egoera hori indarrean dauden nazioarteko hitzarmenekin bat badator.
  9. Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenak direla bide salbuespena aplikatu behar zaien organismo edo erakundeen higiezinak.
  10. Trenbideek atzemandako lurrak eta lur horietan dauden eraikinak, baldin eta geltokiak edo biltegiak badira edo lineak ustiatzeko ezinbestekoa den zerbitzuren baterako behar badira. Honenbestez, ez daude salbuetsita ostalaritzako, ikuskizunetako, merkataritzako eta aisialdirako establezimenduak, ez eta enplegatuak bizitzeko diren etxeak, zuzendaritza-bulegoak eta fabrika-instalazioak ere.
  11. Udalei kontraprestaziorik gabe lagatako ondasun higiezinak, ondasunok dauden udalei lagatakoak badira

3 Art. 4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (66,9 KB)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

OHZren salbuespenak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali