saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006670

Zein Ondasun higiezin ez daude OHZren menpe?



Honako hauek ez daude zerga honen menpe:

  1. Errepideak, bideak, gainerako lurreko bideak nahiz itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunak zein jabari publiko hidraulikoko ondasunak, baldin eta erabiltzaileentzat aprobetxamendu publiko eta doakoa badute.
  2. Udalen jabetzako ondasun higiezin hauek, udalerrian bertan kokatuta badaude:
    • Erabilera publikoari afektatutako jabari publikoko ondasunak.
    • Udalak berak zuzenean kudeatzen duen zerbitzu publiko bati afektatutako jabari publikokoak, hirugarren bati kontraprestazio bidez lagatako higiezinak direnean izan ezik.
    • Ondare-ondasunak, hirugarren bati kontraprestazio bidez lagatako higiezinak direnean izan ezik.

2 Art. 4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (66,9 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali