Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006669
Zerga honen zerga-egitatea hiri zein landa-ondasun higiezinen eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinen gaineko eskubide hauen titulartasuna da:
Definitutako zerga-egitateetako bat gertatuz gero, bertan ezartzen den hurrenkeran, kasuan kasuko landa edo hiri-ondasun higiezina ez da egongo zenbaki horretako gainerako modalitateen kargapean.
Ezaugarri bereziko ondasun higiezinen kasuan ere hurrenkera horixe aplikatuko da, higiezinaren gaineko emakida-eskubideek higiezinaren luze-zabala agortzen ez duten kasuan izan ezik; izan ere, kasu horretan, zerga-egitatea sortuko da baita emakidari afektatuta ez dagoen higiezinaren zatiaren gaineko jabetza-eskubideagatik ere.
2 Art. 4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (66,9 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.