saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006662

¿Qué bonificaciones del Impuesto de Bienes inmuebles son obligatorias?



  1. Obra berriak zein berritzat har daitezkeen birgaitze-obrak egiten dituzten urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinen gaineko zerga-kuota osoaren %50 eta %90 arteko hobaria aplikatu ahal da, baldin eta interesdunek obra berriaren alta-deklarazioarekin batera eskatzen badute hobaria eta higiezina beren ibilgetuko ondasuna ez bada. Udalak horretaz ezer erabakitzen ez badu, higiezin horiei zenbaki honetan ezarritako hobarietatik handiena aplikatuko zaie.
  2. Babes publikoko etxebizitzen eta, Euskal Autonomia Erkidegoko arauen arabera, haiekin berdinetsi ahal diren etxebizitzek %50eko hobaria aplikatu ahal izango dute zergaren kuota osoan, behin betiko kalifikazioa eman eta hurrengo hiru zergaldietan.
  3. Nekazaritzako kooperatiben eta lurren taldekako ustiapenezko kooperatiben landa-ondasunek zerga-kuota osoaren %95eko hobaria aplikatu ahal izango dute; horretarako, Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko 1997ko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauan ezarritakoa hartu behar da aintzat.

Ordenantza fiskaletan zehaztuko dira hobarion funtsezko eta formazko alderdiak, bai eta hobariok beste zerga-onura batzuekin zein kasutan batera daitezkeen ere.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali