www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006643
Ohiko etxebizitza birgaitzea. Nola bete behar dira ziriborroa/laguntza-programako datuak?
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2020/01/01
Zirriborroan sartzeko, "GEHITU KONTZEPTUA" botoian klik egingo dugu, eta, bilatzailean, "Inbertsioa etxebizitzan" idatziko dugu. Datuak emateko, "ERREGISTROA ERANTSI" botoiari emango diogu. Honako atal hauetan adieraziko dugu:
- Gakoa: Birgaikuntza aukera hautatuko dugu
- Zenbaki finkoa: etxebizitzaren identifikazio-zenbakia
- Eskuratze-data: Eusko Jaurlaritzak emandako ziurtagiriaren data
- Etxebizitzaren erosketa-balioa: Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiriak adierazitako zenbatekoa gehi BEZaren % 10.
- Zenbateko Metalikoa 20XX: mailegu bat eskatu bada, adierazi horrekin finantzatu ez den zenbatekoa (Kontuz. Ez dira komunitateko konturako derramak, baizik eta obra egiten denean dirutan ordaindutako zenbatekoak.)
- Maileguaren identifikazio-zenbakia: maileguaren kontratuaren erreferentzia
- Emate-data: maileguaren kontratuaren data
- Maileguaren nominala: birgaitzera bideratutako maileguaren zenbatekoa.
Maileguaren amortizazioari eta maileguaren interesei buruzko datuak ere jasoko ditugu.
Informazio gehiago:
Birgaitze-obrak etxebizitzan
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2019/12/31
- Eskuraketa-data: birgaitzeakedo eraikitzaileari konturako ordainketak eginez gero, birgaitzearen edo konturako ordainketaren data adierazi behar dira -hurrenez hurren-.
- Eskuraketa-balioa: birgaitzearen zenbatekoa jarri behar da.
- Adibidea: 2001. urtean eskuratutako etxebizitza bati 2016/09/1ean egindako birgaitzea. Birgaitzearen zenbatekoa: 2.000 €.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli