www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006637

Hildako pertsona baten Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztea



Aitorpena aurkeztu behar dutenak:

Ekitaldian hiltzen bada, ez dute zertan ekitaldi horretako ondarea aurkeztu (sortzapen-data 12/31 da), baina bai aurrekoa.

Adibidea: 2022ko otsailean hil zen pertsona. 2021eko ondare-aitorpena aurkeztu behar du, baina ez 2022koa

Aurkezteko era:

Egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu behar da.

Helbideratze-kontua:

Helbideratze-kontua jarri baduzu: kontu hori txartelaren titularrarena edo hildako pertsonarena dela egiaztatzen da. Aholkulari batek jaraunsle baten izenean aurkez dezake ahalordetzeen erregistroan horrela gaituta badago.

Posible da helbideratze-kontua ez jartzea (laguntza-programak horretarako aukera ematen du). Ordainketa egiteko, ordainketa-gutuna erabili behar da. Ordainketa-gutuna hartzeko, zergaduna Foru Ogasunera joan daiteke, zorpetzen den unetik aurrera (bidalketa egiten denetik 24 orduko epean, egun horretako 19:00etan, zorpetzen da).

Aitorpena bidaltzea:

Hildakoaren ordezkariak honako hauek egin beharko ditu:

  • Lehenik eta behin, fitxategi bat egin beharko du Foru Ogasunaren programa informatiko ofizialaren bidez. Programa hori errenta-kanpainaren webgunetik deskargatuta lor daiteke.
  • Horretarako, "Internet bidez aurkezteko fitxategia lortu" aukera hautatu beharko duzu, "Inprimatu/Internet Ondare Adierazpena" leihoaren barruan.
  • Aztertu botoia sakatu fitxategia hautatzeko. Ondarearen laguntza-programatik Internetez bidali beharreko fitxategia sortzean inprimatuko den laburpen-orrian agertzen dira fitxategiaren ezaugarriak (ibilbidea, izena, tamaina, etab.).
  • Fitxategi hori karpeta honetan dago: C:\BFA\Patrimonio\2021\Sede.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali