Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900006611
Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 102. artikuluaren 3. artikuluaren a) letraren kasuan ezartzen denari dagokionez, ulertu behar da zergadun batek ordaintzaile batetik baino gehiagotik jasotzen dituela lan-etekinak, izaera horretako errentak kobratzen dituenean nortasun juridiko desberdina duten pertsona edo erakundeengandik, izan ere, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 107. artikuluak nahiz Zergaren Arautegiko 83. artikuluak atxiki beharreko edo kontura sartzeko obligaziodunak arautzen dituztela. Horrela, lehendabizi, betebehar hori "pertsona juridikoek eta erakundeek" dituztela ezartzen dute.
Hori dela eta, kargapeko eta salbuetsi gabeko errenten ordaintzaileak baino ez dira zenbatuko.
Enpresaren ondorengotza gertatzen denean, aurreko enplegatzailearen lan-harremanak ez dira iraungitzen; aitzitik, ondorengotza jasotzen duen enplegatzaile berria harreman horietan subrogatzen da. Kasu horretan, enpresaburu berriaren langileriara gehitutako langileentzat, erakunde hori nahiz lehenagokoa ordaintzaile bakarra dira, kenketak aplikatzeko betebeharraren eta aitorpena egiteko betebeharraren ondorioetarako, langile horiek eta enplegatzaile horiei lotzen dituen lan-harremana bakarra dela ulertzen delako.
Abenduaren 1eko 11/2020 Foru Dekretu Arauemailearen bidez 2020ko eta 2021eko zergaldietan aitorpena aurkeztu beharra eragiten duen lanaren etekin gordinen muga gehitu da: 12.000 eurotik 14.000 eurora. Gainera, ordaintzaile bat baino gehiagoren eskutik jasotako 14.000 eta 20.000 euro arteko lan-etekin gordinak jasotzeagatik aitorpena egin behar duten zergadunen kasuan, betebehar hori betetzetik salbuetsiko dira, baldin eta bigarren ordaintzailetik eta gainerakoetatik jasotako zenbatekoen baturak, zenbatekoen hurrenkeran, urtean 2.000 euroko kopurua gainditzen ez badu. Hau da, kasu horietan, ez dira aitorpena aurkeztera behartuta egongo 20.000 eurorainoko lan-etekin gordinak jasotzen dituzten zergadunak.
Abenduaren 30eko 8/2021 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2022. urteko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, 48. artikuluan ezartzen duen bezala. Luzapen-neurriei eta COVID-19arekin lotutako premiazko beste neurri batzuei buruzko abenduaren 1eko 11/2020 Foru Dekretu Arauemailearen 9. artikuluaren Bi atalean xedatutakoa 2022ko zergaldiko aitortzeko betebeharrari aplikatuko zaio
.
Gainera, araubide hau, hasieran iragankorra izatekoa zena, behin betiko txertatu da Zergaren Foru Arauan (ondorioak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko Lurralde Historikoko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 10/2022 Foru Arauak 55. artikuluaren lehen zenbakian ezartzen duenarekin bat etorriz.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.