saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006609

Errenta 2016: tramite eta prozedurak

ERRENTA ETXEAN
  • 2017ko martxoaren azken egunetan hasi dira 2016 errentako proposamenak bidaltzen.
  • Ezagutu dezakezu ea 2016ko errenta proposamena duzun esteka honetan.
  • Proposamenak izan daitezke:
    • Itzultzeko (kolore berdea).
      • Berrikusi ondoren, proposamenarekin ados bazaude, ez duzu beste izapiderik egin beharko proposamen hori 2016ko zure errenta-aitorpena bihur dadin.
      • Kasu horretan, maiatzeko lehenengo egunetan sartuko dizute aitorpenaren emaitza proposamenean adierazitako kontuan.
      • Proposameneko daturen bat aldatu edo proposamena bera deuseztatu nahi baduzu, bide hauetako edozein erabil dezakezu:
        • 901 50 3000
        • www.bizkaia.eus/errenta
        • Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoak (aurretik ordua eskatu behar duzu 901 50 3000 telefonoan).
      • Proposamena aldatu edo deuseztatzeko apirilaren 26ra arteko epea duzu, egun hori barne.
      • Nolanahi ere, aldaketa apirilaren 26aren ondoren egin nahi izanez gero, badago horretarako aukera maiatzeren 2tik ekainaren 30era.
    • Ordaintzeko (kolore urdina).
      • Berrikusi ondoren ados bazaude eta proposamen hori 2016ko zure errenta-aitorpena izatea nahi baduzu, berretsi egin behar duzu, bide hauetako edozein erabilita:
        • 901 440 201
        • www.bizkaia.eus/errenta
        • SMS mezu bat.
        • Errenta-aitorpena egiten duten finantza-entitateak.
        • Ogasun eta Finantza Saileko bulegoak.
      • Ekainaren 30era arteko epea duzu proposamena berresteko, egun hori barne.
      • Aldaketarik egin nahi izanez gero, apirilaren 27tik ekainaren 30era arteko epea duzu.
      • Proposamena berresten ez baduzu, Ogasun eta Finantza Sailak eskura jartzen dizun beste sistemetakoren bat erabili beharko duzu 2016ko zure errenta-aitorpena aurkezteko.

2016 Errenta proposamenak berrikuntza garratzitsua dute. Ekonomia-jarduera duten eta 140 eredua aurkeztu duten zergadun batzuei egingo zaie.

  • Ekonomia-jardueren atala jasotzen duten Errenta Etxean proposamenen edo Errenta-aitorpenen zuzenketak ezin dira egin finantza-entitateetan.
  • Proposamena deusestatu (edo ez onartu ordaintzeko bada).
  • 140 eredu ordezkoa aurkeztu behar du.
RENTA ETXEAN sistemari buruzko informazio gehiago:
ERRENTA WEB PROPOSAMENAK

Ogasun eta Finantza Sailak errenta-aitorpenerako egindako proposamenak dira, eta www.bizkaia.eus/errenta webean ikus daitezke, Datu fiskalak atalera sartu ondoren.

Itzultzekoak zein ordaintzekoak izan daitezke, eta, kasu bietan, proposamena 2016ko zure errenta-aitorpena izatea nahi baduzu, berretsi egin beharko duzu, bide hauetako edozein erabilita:

  • www.bizkaia.eus/errenta webean, Datu fiskalak atala.
  • Errenta-aitorpena egiten duten finantza-entitateak.
  • Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoak.

Esteka honetan kontsulta dezakezu 2016ko Errenta proposamenik daukazun.

Apirilaren 18tik errenta web proposamena ikus dezakezu.

Errenta web proposamena ondo ez dagoenik pentsatuz gero, ez duzu berretsi behar. Errenta-aitorpenak egiten dituzten finantza-entitateetatik edozeinetara joan behar duzu edo beste modu batez aurkeztu.

ERRENTA GAKOA ETA ZERGA-DATUAK
  • Aurreko ekitaldian errenta-aitorpena aurkeztu zuten pertsonei bidali zaie Errenta Gakoa apirilaren 10etik. Informazio gehiago: Errenta gakoa.
  • Zerga-datuak zerbitzua apirilaren 18tik abenduaren 31ra daude erabilgarri. Informazio gehiago: Zerga-arloko datuak.
NOLA EGIN DEZAKET ERRENTAKO AITORPENA?
TRAMITEAK ETA PROZEDURAK
EPEAK

Kontuan hartu beharreko epeak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali