www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006606

Pertsonak Espainiako nazionalitatearekin



  • NANa izan beharko dute nahitaez (legezko betebehar orokorra, 14 urtetik aurrera):

    Identifikazio fiskaleko zenbakia NANaren zenbakia izango da eta atzetik letra larria (egiaztapen karakterea) izango du. Agirian bertan azaltzen da.

  • NANa nahitaez izan behar ez dutenak (14 urtetik beherakoak edo atzerriko egoiliarrak NANrik gabe):

    Zerga izaerako eta ondorioetarako eragiketetan parte hartu edo egiten dituzten espainiarrek 14 urtetik beherakoak direlako edo atzerrian bizitzeagatik nortasun agiri nazionala lortzera behartuak ez badaude, beren identifikazio fiskaleko zenbakia lortu beharko dute. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionala borondatez eska dezakete edo zerga administrazioari identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzea eska diezaiokete:

    • 14 urtetik beherakoak eta lurralde espainiarrean egoiliarrak: zerga administrazioak 9 digituz osatutako IFZ esleituko die: hasierako “K” hizkia + 7 karaktere alfanumeriko + 1 karaktere alfabetiko egiaztatzeko. Adibidez: 0K48XXXXXX, 0K95XXXXXX.

      ** Duela gutxitik ona, Bizkaian 2016-01-01etik aurrera jaiotakoei ofizioz halako IFZ esleitzen zaie eta, horretarako, hileko aldizkakotasunaren prozesu informatikoa erabiltzen da.

    • Egoiliarrak atzerrian (14 urtetik beherakoak edo gorakoak, NANa ez badute): zerga administrazioak 9 digituz osatutako IFZ esleituko die: hasierako “L” hizkia + 7 karaktere alfanumeriko + 1 karaktere alfabetiko egiaztatzeko. Adibidez: 0L48XXXXXX.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali