Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006606
Identifikazio fiskaleko zenbakia NANaren zenbakia izango da eta atzetik letra larria (egiaztapen karakterea) izango du. Agirian bertan azaltzen da.
Zerga izaerako eta ondorioetarako eragiketetan parte hartu edo egiten dituzten espainiarrek 14 urtetik beherakoak direlako edo atzerrian bizitzeagatik nortasun agiri nazionala lortzera behartuak ez badaude, beren identifikazio fiskaleko zenbakia lortu beharko dute. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionala borondatez eska dezakete edo zerga administrazioari identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzea eska diezaiokete:
Bizkaian 2016-01-01etik aurrera jaiotakoei ofizioz halako IFZ esleitzen zaie eta, horretarako, hileko aldizkakotasunaren prozesu informatikoa erabiltzen da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.