www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006582
Ondare eskualdaketen eta ibilgailuen eskualdaketen orria
Ondare Eskualdaketen eta EJDen orrian zergaren atal guztiei buruzko informazioa aurki daiteke (Ondare Eskualdaketak, Sozietateen Eragiketak eta Ekintza Juridiko Dokumentatuak), eta baita 600 eredua aurkezteko epeari eta horren operatibari buruzkoa ere.
- Ondare Eskualdaketak atalaren barruan, alde batetik, ondasun higiezinen eskualdaketak lantzen dira, berdin da etxebizitzak izan zein ez izan, eta baita ondasun higigarrien errentamenduak eta eskualdaketak ere. Beste alde batetik, gozamen, dohaintza modal, fidantza eta partikularren arteko maileguei buruzko arau berezien arloko informazioa jasotzen da, eta baita balioen frogaketen eta perituen tasazio kontrajarrien alderdi batzuk ere.
- Sozietateen eragiketei dagokienez honako hauei buruzko informazioa ematen da: lotuta dauden sozietateen eragiketak; sozietatearen eraketa eta kapital zabalkuntza; halaber, kapital murrizketa eta sozietatearen desegite eta likidazioari buruzko informazioa ematen da.
- Ekintza juridiko dokumentatuen atalari dagokionez trafiko juridikoan ohikoenak diren eragiketekin lotuta dagoen informazioa aurki daiteke, besteak beste:
- Obra berriaren aitorpena eta zatiketa horizontala.
- Agregazioa, segregazioa, taldekatzea eta zatikatzea.
- Proindivisoaren etena. Jabekidetasunaren iraungipena.
- Senar-emazteen edo egitatezko bikoteen eragiketak.
- Maileguak eta hipotekak.
- Bahiturak.

Ondare Eskualdaketena ez den orri bereizi baten ibilgailuen eskualdaketetan, hala berrietan nola erabilietan, burutu behar diren tramiteei buruzko alderdiak jasotzen dira, besteak beste: aurkeztu behar den dokumentazioa, ordaindu behar den zenbatekoa, ereduak aurkezteko tokia eta epea.

Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli