www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006523

Zerga alorreko berrikuntzak (2017 URTARRILA)



Urtarilean zehar honako araudia argitaratu da:

  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 189/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa. Honen bidez, aldatu egiten da Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1565/2015 Foru Agindua, uztailaren 29koa, zeinaren bidez pertsona estatubatuar jakin batzuen finantza-kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa egiteko 290 eredua onesten den. BAO 2017/02/03 189/2017 FA, urtarrilaren 30ekoa.
  • Foru Aldundiaren 5/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 24koa. Honen bidez, jarduera batzuk lehentasunezkotzat jotzen dira 2017ko ekitaldirako. BAO 2017/01/31 5/2017 FD, urtarrilaren 24koa.
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 118/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa. Honen bidez, kreditu- edo zordunketa-txartelen bidezko kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek egindako eragiketak aitortzeko 170 eredua onartzen da. BAO 2017/01/26 118/2017 FA, urtarrilaren 13koa.
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 144/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa. Honen bidez, 2014ko urtarrilaren 20ko 138/2014 Foru Agindua aldatzen da. Azken foru agindu horren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erakunde-taldeen araubide berezian daudenen hileko autolikidaziorako 322 eredua (banakoa) eta 353 eredua (agregatua) eta haien aurkezpen telematikoa onesten dira. BAO 2017/01/24 144/2017 FA, urtarrilaren 17koa.
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 145/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa. Honen bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren autolikidaziorako 303 eredua onesten da, bai eta horren aurkezpen telematikoa ere. BAO 2017/01/24 145/2017 FA, urtarrilaren 17koa.
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 146/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa. Honen bidez, 117 eredua onesten da, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak eta partaidetzak eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lorturiko errentak edo ondare-irabaziak eta harpidetza-eskubideen eskualdaketak direla-eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Sozietateen gaineko Zergan eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan egin beharreko atxikipenak eta konturako sarrerak likidatzeko erabili behar dena. BAO 2017/01/24 146/2017 FA, urtarrilaren 17koa.
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 2284/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa. Honen bidez, batez besteko prezioak onartu dira, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga, eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia kudeatzean aplikatzeko. BAO 2017/01/13 2284/2016 FA, abenduaren 23koa.
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 2281/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa. Honen bidez, maileguei eta kredituei zein ondasun higiezinekin lotutako finantza-eragiketei buruzko aitorpen informatiborako 181 eredua onesten da. BAO 2017/01/09 2281/2016 FA, abenduaren 23koa.
  • Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 2282/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa. Honen bidez, finantza-aktiboekin eta beste balore higigarri batzuekin egindako eragiketen urteko aitorpena egiteko 198 eredua onesten da. BAO 2017/01/09 2282/2016 FA, abenduaren 23koa.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 176/2016 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa, zeinaren bidez ezartzen baitira 2017ko ekitaldian egiten diren eskualdaketei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan aplikatu beharreko eguneratze-koefizienteak. BAO 2017/01/02 176/2016 FD, abenduaren 20koa.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali