Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006509
2016ko ekitaldiari dagokion 347 eredua aurkezteko epea, 2017eko otsailaren 1etik otsailaren 28ra arte da.
Sozietateen gaineko zergaren araudi komunari loturiko merkataritzako xedea duten sozietate zibilen bazkide bizkaitarrak.
Sozietateen gaineko zergaren araudi komunari loturiko merkataritzako xedea duten sozietate zibilak, 2016ko urtarrilaren 1etik, zerga horren zergadun izatera igaro dira, eta, horren ondorioz, Estatuko zergadunei, egun horretatik aurrera, ez zaie aplikatuko errentak eratxikitzeko araubidea.
Merkataritzako xedea duten eta 2016an egoitza fiskala Bizkaian duten sozietate zibilek orain arte bezala tributatzen jarraituko dute (bazkide bakoitzari bere aitorpenean egotziko zaizkio dagozkion errentak).
Horren ondorioz, zenbait bizkaitar zergadun bazkide izan daitezke araubide erkideko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen pean dauden sozietate zibiletan. Halako zergadunak errentak eratxikitzeko araubidearen aplikaziotik salbuesteko, araubide berezi bat ezarri da haientzat, oro har honako hau dakarrena berekin: sozietate zibilak lortutako errenta positiboa bazkidearen partaidetzaren proportzioan integratzea eta konturako dedukzio bat izatea, bat datorrena zerga-oinarrian sartutako errenta positiboarekn, beste baldintza batzuen artean.
184 eredua Gure Gidan, informazio osoa
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.