www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006508

347 eredua



2017ko ekitaldiari dagokion 347 eredua aurkezteko epea, 2018ko otsailaren 1etik otsailaren 28ra arte da.

Berrikuntzak

Pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak

2016ko ekitalditik aurrera, PFEZen araudiaren arabera jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisikoak eta nortasun juridikori gabeko erakundeak (ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, jaso gabeko jarauntsiak eta foru jarauntsi-erkidegoak) EZ daude behartuta 347 eredua betetzera; 140 eredua aurkeztu behar dute.

Beraz, pertsona fisikoek eta nortasun juridikori gabeko erakundeek (ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, jaso gabeko jarauntsiak eta foru jarauntsi-erkidegoak) bakar-bakarrik aurkeztu beharko dute 347 eredua baldin eta negozio-lokalen errentamendu-eragiketak egin badituzte, ez atxikepenari lotuta.

Kasu horretan, paperezko aurkezpena egin beharko dute, eta ezin izango dute erabili BILA plataforma.

Jabekideen komunitatea

Jabetza Horizontalari buruzko 1960ko ekainaren 21eko 49/1960 Legea aplikatzen zaien erakundeek (auzokideen erkidegoak), berriz, BILA plataforma erabili ahal izango dute 347 eredua aurkezteko.

Ohiko egiten diren galderak

347 ereduan Gure Gidan, informazio osoa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali