www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006496

Noiz daude salbuetsita EJZaren subjektu pasiboak?



Honako hauek egongo dira zergatik salbuetsita:

  1. Estatua, Euskal Herriko autonomi elkartea, Bizkaiko herrialde historikoa eta udal erakundeak, baita euren administraziozko erakunde autonomoak ere.
  2. Nazioarteko itunben edo hitzarmenenak direla bide, salbuespena aplikagarri zaien subjektu pasiboak.
  3. Gizarte Segurantzaren eta indarreko legeen arabera eratutako mutualitate eta montepioen erakunde kudeatzaileak.
  4. Ikerketa-alorreko herri-erakundeak, Estatu, Euskal Herriko Autonomi Elkarte batzuk
  5. Gorputz, adimen eta zentzumen urrikoen aldeko irabaz asmorik gabeko elkarte eta fundazioak
  6. Gurutze Gorria eta araubidez zehazten diren erakunde berdinesgarriak.
  7. Beren jarduerari zerga hau garatzen den lehen bi zer-galdietan ekiten dioten subjektu pasiboak.
  8. Urteko eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboak.

5 artilukua 2/1992 FORU DEKRETUA ARAUEMAILEA, martxoaren 17koa, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 6/1989 Foru Arauaren Testu Bategina onesten duena (59,8 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali