Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006487
140ko laguntza-programak, sarreren erregistroan BEZ erregimen erraztuari atxikita dagoela detektatzen duenean, BEZaren laukitxoak aktibatu gabe daude, eta gastuen erregistroan BEZ jasoko da, baina "Gastuaren zenbatekoa" eta "PFEZn zenbatetsi den gastua" bera izango da eta batean eta bestean BEZ sartuta egongo da.
Hau da, sarreren eta gastuen erregistroa fakturaren munta osoa jasota egingo dugu, BEZ barne.
Adibidea "Gastuen eta jasotako fakturen kapitulua":
Sarreran:
Halaber urteko idaztoharra egin beharko dute 391 ereduagatik 140ko programako gastuen kapituluan; idaztohar horretan araubide erraztuaren ondoriozko kuota emaitza jaso behar dute.
Erregistroan honakoa adierazi beharko dute: eragiketa-mota, “B” aukera; erregistro-mota, “zehaztu gabe”; eragiketa bereziak, “zehaztu gabe”.
“KPOko kontuan" jaso beharko dute:
Ondoriozko kuotaren emaitza erregistratzen da honako kontuan: 634 “dohikuntza negatiboak zeharkako zergapetzean”.
Registro de ingresos y los gastos de actividades en régimen simplificado de IVA en el modelo 140
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.