Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006483
Zenbait jarduera erregimen erraztukoak dira (zergadunak zergak BEZaren erregimen erraztuan ordaintzea aukeratu badu eta ahal badu), (esaterako, 167320 Beste kafetegi eta taberna batzuk). Etekin guztiak erregimen erraztuan sartzen dira (moduluen bidez).
Baina jarduera nagusiarengatik erregimen erraztuan bakarrik sartzen ez diren beste jarduera batzuk ere badaude. Baliokidetasun-errekarguko araubide bereziaren barruan daude, handizkako salmentak direlako, hala ere, erregimen erraztuan ere sartzen dira, loteriak eta eman ditzaketen beste zerbitzu batzuk komertzializatzeagatiko jardueretatik jaso ditzaketen komisioengatik bakarrik.
Hau da, “ohiko” salmentek baliokidetasun-errekargua dute, eta komisioengatik lortutakoa erregimen erraztuan sartzen dira (modalitate hori aukeratu badute; erregimen orokorra ez badute aukeratu).
Hauek dira:
EJZ epigrafea | Deskribapena | Zerbitzu hauengatik |
---|---|---|
164710 | Mota guztietako jangai eta edarien txikizkako merkataritza saltzailedun establezim. | Loterien komertzializazioa |
164720 | Mota guztietako jangai eta edarien txik. merk., autoz. araub. edo ara. mis. 120 m2 baino gutx. | Loterien komertzializazioa |
164730 | Mota guztietako jangai eta edarien txik. merk., autoz. ara. edo ara. mis. 120 eta 399 m artean | Loterien komertzializazioa |
165220 | Drog., lurrind., kosm. eta garb. produk., pinturak, bernizak, disolb. txikizka saltzea | Loterien komertzializazioa |
165230 | lurrind. eta kosmet. produk. eta hig. eta norbere hig. eta garb. artikuluak txik. saltzea | Loterien komertzializazioa |
165940 | Liburuak, egunkariak, paper-gaiak, idazt. art. eta marrazteko eta artelan. art. txik. saltzea | Garraio publikorako txartelak, telefono-txartelak, bestelakoak eta loteriak komertzializatzeko eta kanpoko-publizitate zerbitzuak |
166220 | 661 taldean eta 662.1 epigrafean zehaztu ez diren establez. edozein motatako art. saltzea | Loterien komertzializazioa |
Erregimen orokorreko komisioak aitortzea erabakitzen bada ez dago arazorik.
Araubide berezi erraztuan aitortzea erabakitzen bada, erregimen erraztuko beste jarduera bat duelako, arazo bat izan dezakegu (arazoa ez bada ere).
Zergadunak, esaterako, bi jarduera izango ditu alta emanda BILAn:
Lehengoan sartzen bagara, 167320, erakusten moduan izango du, BEZak eskatzen duen gutxieneko edukia hori izango dela kontuan hartuz.
Kasu horretan, jarduera nagusi gisa markatu du, baina beste jarduera izan liteke.
Beste jarduera ikusten badugu, ziur asko honela izango du beteta erabiltzaileak:
Erabiltzaileak baliokidetasun-errekarguko araubidearen berezko jarduera bat dela pentsatuko du, eta ez erregimen erraztukoa, beraz, ‘baliokidetasun-errekarguan’ bakarrik markatuko du.
Baina ‘erregimen erraztua’ aukera ere markatu behar du (biak aldi berean marka ditzake). Hori gertatzen da erregimen erraztuan ere sar daitekeelako, komisioengatik bada ere, eta komisiorik kobratu ez duen arren.
Kasu horretan ez luke ezer beteko jarduera horregatik, eta programak horretaz ohartarazi arren, jarraitu ahalko du.
‘Erregimen erraztua’ ez badu markatzen, erraztu bat egiten saiatzen denean errore-mezu hau agertuko zaio:
BEZ aplikagarriko araubidea duten zure jarduerak ez dira bateragarriak erregimen erraztuarekin, edo ez dira markatu BEZaren erregimen erraztuaren barruan
Aitortzailera joan eta erraztua ere den jarduera hori markatuko dugu:
Orain aitorpen erraztua egin daiteke.
Gerta daiteke “beste kafetegi eta taberna batzuk” jarduerarengatik moduluak bakarrik betetzen badira, eta ez bestearen komisioengatik, azkenean ohar bat agertzea:
Jarduerak: Aitortzailearen atalean zenbait jarduera BEZaren erregimen erraztuan aitortu dituzu, eta aitorpen honen ez dira barne hartu. Begiratu, mesedez...
Komisioak aitortzen badituzu ez dago oharrik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.