Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006461
Jarduera nagusia epigrafe-kode eta deskribapen baten bidez zehazten da.
Epigrafe horiek ekonomia-jardueren gaineko zergari buruzko arautegian jasotzen dira (EJZ aurrerantzean). Zehazki hauek aipa ditzakegu:
Lehen Atala (enpresa-jarduerak), Bigarrena (jarduera profesionalak) eta Hirugarrena (arte-jarduerak) jasotzen dira. Epigrafean 1, 2 edo 3 lehen digituarekin adierazten dira.
0 dibisioa sortu zuen zenbait nekazaritza-jardueretarako.
Hala ere, zenbait zerga-betebeharretara egokitzeko aurrekoak ez ziren beste kode batzuk erabili behar izan ziren.
Horrenbestez, zenbait kasutan desberdintasunak daude aurreko laguntza-programetan epigrafe gisa (zenbait kasutan epigrafeak izan ez arren) erabili diren BEZ kodeen eta egindako jarduerari legozkiokeen EJZ epigrafeen artean.
Hemen duzue BEZaren kode batzuen adibidea, BEZarako deskribapenarekin, eta dagokien EJZren epigrafea eta deskribapena:
BEZ kodea | BEZaren deskribapena | EJZ epigrafe baliokidea | EJZ jardueraren deskribapena |
---|---|---|---|
102410 | ESNETARAKO AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA INTENTSIBOA | 102400 | AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA |
102500 | AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA ESTENTSIBOA | 102400 | AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA |
Eta adibidean ikusten den bezala, epigrafe berak bi BEZ kode izan ditzake.
Bestalde, BEZaren zenbait kodek ez dute baliokidetasunik EJZren epigrafe batekin, ez daudelako, hala ere, lehen aipatutako 4- taldearen kode baten baliokideak izan daitezke.
Hemen duzue BEZaren kode batzuen adibidea, BEZarako deskribapenarekin, eta “4. taldearen” kodea eta dagokion deskribapen orokorra:
BEZ kodea | BEZaren deskribapena | “4. taldeko” kodea | “4. taldeko” deskribapena |
---|---|---|---|
000000 | 490000 | EJZ-RI ZERGAPETU GABEKO BESTE JARDUERA BATZUK | |
006910 | APARTZERIA LAGATZAILEAREN APROB. NEKAZARITZA PRODUKTUAK LORTZ. | 457000 | NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA) |
006920 | APARTZERIAKO LAGATZAILEAREN APROBETXAMENDUA BAZKA LORTZEAGATIK | 457000 | NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA) |
Hala ere, kasu gehienetan EJZ epigrafeak eta BEZaren kodeak bat datoz, arazorik sortu gabe.
BILA plataformatik aurreko BEZ programaren datuak inporta ditzakegu. ‘Berreskuratu aurreko ekitaldietako programen datuak’ aukera daukagu ‘Utilitateak’ barruan, hasierako pantailan: “home”.
Aukera horren bidez aitortzailearen datuak berreskura daitezke, BEZaren aurreko programan (2015-2016) aitortutako jarduera nagusia barne.
Hasiera batean ia kasu guztietan jarduera zuzen inportatuko da, baita aurretik aipatutako kasuetan ere. Dagokion “bihurketa” egingo da BEZaren kodearen eta EJZren epigrafearen artean, aitortzailearen pantailaren jardueren fitxan jasotakoa.
Esaterako, BEZaren laguntza-programan jarduera nagusi gisa 006910 APARTZERIA LATZAILEAREN APROB. NEKAZARITZA PRODUKTUAK LORTZ. aitortu duen aitortzaile baten kasuan, plataformara inportatzean, automatikoki hau bihurtuko digu: 457000 LAGATZAILEAREN APROB. NEKAZARITZA JARD. (APARTZERIA):
Jasotako epigrafea ez badator bat esperotakoarekin, dokumentu honen hurrengo kapituluetan azaldutako kasuren bat den kontsulta dezakezu.
Aitortzailearen atalean jarduera aukeratzeko orduan, BEZ kodea epigrafearekin edo 4. taldeko kodearekin bat ez datorren kasuak jasoko ditugu taula batean.
Esan dugunez, kasu guztietan edo ia guztietan ez da arazorik sortuko aurreko BEZaren laguntza-programatik inportatzen denean. Baina desberdintasun horiek kontuan hartu behar ditugu jarduera eskuz barne hartu behar badugu.
¡! | BEZ KODEA | BEZ-AREN DESKRIBAPENA | EJZ EPIG. EDO 4. TALDEA | EJZ EDO 4. TALDEAREN DESKRIBAPENA |
---|---|---|---|---|
000000 | (Deskribapen aldakorra: Idatzi deskribapena) | 490000 | EJZ-RI ZERGAPETU GABEKO BESTE JARDUERA BATZUK | |
006910 | APARTZERIA LAGAZAILEAREN APROB. NEKAZARITZA PRODUKTUAK LORTZ. | 457000 | NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA) | |
006920 | APARTZERIAKO LAGATZAILEAREN APROBETXAMENDUA BAZKA LORTZEAGATIK | 457000 | NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA) | |
006930 | APARTZERIAKO LAGATZAILEAREN APROBETXAMENDUA EHUN ETA TABAKOA LORTZ. | 457000 | NEKAZARITZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA) | |
006940 | BASOGINTZAKO JARDUEREN APARTZERIAKO LAGATZAILEAREN APROBETXAMENDUA | 458000 | BASOGINTZA JARD. LAGTZAILEAREN APROBETXAMENDUA (APARTZERIA) | |
101400 | BEHI AZIENDAREN HAZK. INTENTSIBOA | 101000 | BEHI AZIENDAREN USTIAKETA | |
102210 | ESNETARAKO BEHI AZIENDAREN INTENTSIBOA | 102000 | ARDI ETA AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA | |
102410 | ESNETARAKO AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA INTENTSIBOA | 102400 | AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA | |
102500 | AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA ESTENTSIBOA | 102400 | AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA | |
102600 | HARAGITARAKO AHUNTZ AZ. INTENTSIBOA | 102400 | AHUNTZ AZIENDAREN USTIAKETA | |
104300 | HAZK-ZAINTZA-GIZ. (HEGAZTIAK) | 106900 | BESTE NEKAZARITZA USTIAKETA BATZUK | |
106800 | HAZK-ZAINTZA-GIZ. (EZ HEGAZT.) | 106900 | BESTE NEKAZARITZA USTIAKETA BATZUK | |
(*) | 141430 | GAZTA ETA GURINA FABRIKATZEA | 1414301 | GAZTA ETA GURINA FABRIKATZEA |
(*) | 141430 | GAZTA ETA GURINA FABRIKATZEA | 1414302 | GAZTA ETA GURINA FABRIKATZEA (NEKAZARITZAKOAK BAKARRIK) |
(*) | 142510 | ARDOAK EGITEA ETA ONTZEA | 1425100 | ARDOAK EGITEA ETA ONTZEA |
(*) | 142510 | ARDOAK EGITEA ETA ONTZEA | 1425101 | ARDOAK EGITEA ETA ONTZEA (NEKAZARITZAKOAK BAKARRIK) |
(*) | 142530 | BESTE ARDO BEREZI BATZUK EGITEA | 1425300 | BESTE ARDO BEREZI BATZUK EGITEA |
(*) | 142530 | BESTE ARDO BEREZI BATZUK EGITEA | 1425301 | BESTE ARDO BEREZI BATZUK EGITEA (NEKAZARITZAKOAK BAKARRIK) |
(*) | 142600 | SAGARDOTEGIAK | 1426001 | SAGARDOTEGIAK |
(*) | 142600 | SAGARDOTEGIAK | 1426002 | SAGARDOTEGIAK (NEKAZARITZAKOAK BAKARRIK) |
183312 | LURSAILEN SUSTAPENA - SALDUTAKO M2-EN ARABERAKO KUOTA | 183311 | LURSAILEN SUSTAPENA – KUOTA FINKOA | |
183322 | ERAIKINEN SUSTAPENA - SALDUTAKO M2-EN ARABERAKO KUOTA | 183311 | LURSAILEN SUSTAPENA – KUOTA FINKOA | |
(*) | 184950 | GUTUNEN ENKARGU, BANAKETA ETA MANIPULATZE ZERBITZUAK | 1849501 | GUTUNEN ENKARGU, BANAKETA ETA MANIPULATZE ZERBITZUAK |
(*) | 184950 | GUTUNEN ENKARGU, BANAKETA ETA MANIPULATZE ZERBITZUAK | 1849502 | MEZUAK ETA ENKARGUAK GARRAIATZEA NORBERAREN BALIABIDEEKIN |
185900 | BESTE ONDASUN HIGIGARRI BATZUK ALOKATZEA BLSG (LANGILE FINKORIK GABE) | 1859001 | BESTE ONDASUN HIGIGARRI BATZUK ALOKATZEA BLSG (LANGILE FINKORIK GABE) | |
245000 | GEODESIA ETA KARTOGRAFIAKO INGENIARIAK | 245100 | GEODESIA ETA KARTOGRAFIAKO INGENIARIA |
(*): Kasu hauetan BEZ kodea epigrafe bat baino gehiagorekin lotzen da, beraz, ez da inportazio zuzena egingo; okerreko jarduera bat gisa geratuko da.
Aurretik Arazoaren deskribapena kapituluan aipatutakoaz gain, desberdintasun bat egon da beti erregimen erraztuko BEZaren aitorpenetan (391 eta 310 ereduak) adierazteko orduan, moduluak kalkulatzeko, EJZren epigrafeak adierazten diren modu orokorraren aldean.
Izan ere, BEZaren aitorpen erraztuetan lehen digitua ez da jartzen (Atala); epigrafea adieraztean, berriz, jartzen da.
Foru Aginduetan modulu aplikagarriak jaso diren moduan islatu da, ez zelako Atala jartzen, esan beharrik ez dagoela uste delako. Programetan identifikazio bera eman nahi izan da, kalkuluak errazteko.
Esaterako, 391 ereduaren aitorpen baten irudia BILA plataforman:
Kasu honetan, benetako epigrafea 167320 da, hala ere, moduluak betetzean lehen digitua (1, Lehen atala) ez dugu jartzen eta 67320 bakarrik jartzen dugu. Hala ere, taula horretan bi moduak jasotzen dira, “BEZ kodea” eta EJZ epigrafea (edo laugarren taldeko kodea, hala badagokio). Moduluak betetzean kontuan hartu behar da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.