www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006454

Zerga alorreko berrikuntzak (abendua)



178/2016 FD, zenbait aldaketa egiten dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudian, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudian.

Foru-dekretu honek zenbait aldaketa egiten ditu tributuen inguruko hiru erregelamendutan:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudian
  • Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduan
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudian

ALDAKETAK:

  1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiari dagokionez:
    • 2016.01.01etik aurrerako ondorioekin, aldatzen da lurraldeko administrazio publikoek ematen dituzten laguntzen gaineko salbuespenetan, eta, hala, salbuetsitakoen artean sartzen dira London School of Economics 4nd Political Science zentroak Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializatzeko duen programa berezian ikasketak egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntzak.
    • 2017.01.01etik aurrerako ondorioekin, harpidetza-eskubideak eskualdatuz lortutako ondare-irabazien gaineko atxikipena egiteko betebeharra ezartzea izan da. Aldaketa hori, bada, bat dator Estatuko arautegiarekin, Estatuan 2017ko urtarrilaren 1eko ondorioekin onetsi baitzen betebehar hori, 2014ko azaroaren 27ko 26/2014 Legearen bidez (lege horrek honako hauek aldatzen ditu: 35/2006 Legea, azaroaren 28koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena; Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga arautzen duen legearen testu bategina, zein martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu baitzen; eta beste zerga-arau batzuk).

      Horretarako, arautzen da:

      • nor dagoen behartuta atxikipena edo konturako sarrera egitera (akziodunaren edo partaidearen ohiko etxebizitza edo zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan badago)
      • atxikipenaren oinarria
      • atxikipen-tasa (%19)
  2. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduari dagokionez:
    • Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2013ko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauak funtsezko aldaketak ekarri ditu entitate zein eragiketa lotuak direla-eta, ELGAren barruan lantzen ari diren BEPS planari (Zerga-oinarria erosionatzearen eta mozkinak lekualdatzearen aurkako ekintza-plana) egokitzearren. Hain zuzen ere, plan horretako 13. ekintzari lotuta (transferentzia-prezioen inguruko dokumentazioari buruzkoa da ekintza hori), berritasun moduan, informazioa herrialdez herrialde jasotzen duen txostena aurkezteko betebeharra ezarri zaie enpresa multinazionalei 2016.01.01etik aurrerako ondorioekin, ( merkataritzako talde batek transferentzia-prezioen politikari dagokionez dituen arriskuak ebaluatzeko modua ematen duen tresna baita.

      Horrenbestez, betebehar hori betetzeko, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduan ezartzen da herrialdez herrialde eman beharreko informazioa zelan eta zein epetan aurkeztu behar den.

    • Horrekin batera, 2016.01.01etik aurrerako ondorioekin, 41 bis artikulua gehitzen da, zeinaren bidez zehazten den zer muga egongo den ekonomia-Intereseko elkartzeen bazkideei zerga-oinarri positiboak eta negatiboak zein kuotako kenkariak egozteko, bazkideok elkartzeari egindako ekarpenak kontabilitate-irizpideen arabera ezaugarri berezidun ondare-tresna gisa kalifikatu behar diren kasuan.
    • Gainera, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako ondorioekin, 36 bis artikulua gehitzen da, zeinaren bidez Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren beste artikulu berri baten edukia garatzen den: 64 bis artikulua da garatzen dena, eta azken horren ondorioak ere aurreko data horretatik bertatik aurrera sortuko dira.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudiari dagokionez:

    Kendu egiten da Hidrokarburo Batzuen Txikizkako Salmentaren gaineko Zergaren lurralde erregistroari buruzko aipamena, zerga hori derogatu eta Hidrokarburoen gaineko Zergan sartu baita 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Gainera, zehaztasun tekniko bat egiten da araudi horren 70. artikuluan.

Zergan aldaketaren taula

176/2016 FD 2017ko ekitaldian egiten diren eskualdaketei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan aplikatu beharreko eguneratze-koefizienteak

2017ko ekitaldietako eguneratze-koefizienteen taula

2112/2016 FA honen bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko zeinu, indize eta moduluak onesten dira 2017. urterako.

2017etako BEZren moduluak

Gobernu Konseiluak 2016ko urtarilaren 27an honako Foru Arauen proiektuak onartzen ditu:
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren alderdi batzuk aldatzen ditu. 2016
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legeari egokitzen diona.
Foru arauen aurreproiektuak eta izaera orokorreko xedapenen proiektuak egiteko prozeduran jendaurrean ikusgai jartzeko tramitea

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali