www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006442

"Herrialdez herrialde eman beharreko informazioa" aurkeztu aurreko jakinarazpena



Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2013ko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 43.10 artikulua (5/2016 Foru Arauaren bidez sartutako zenbakia, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan eragina duena).

«Herrialdez herrialde eman beharreko informazioa» aurkeztera behartuta dagoen talde bateko kide diren eta Espainiako lurraldean egoiliar diren entitate guztiek Zerga Administrazioari jakinarazi behar diote informazio hau lantzera behartuta dagoen entitatearen identifikazioa eta zer herrialde edo lurraldetan duen egoitza, informazio horri dagokion zergaldia amaitu aurretik.

Jakinarazpena modu telematikoan aurkeztuko da, bide hau erabilita: Errekurtsoak eta beste idazkiak / aurkezpenak / dokumentazioa erantsi / igorri nahi den sekzioa: Sozietateak eta Atxikipenak.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali