saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006417

Gizarte-aurreikuspeneko erakundeak: ekarpenak eta kontribuzioak. Erreskateak edo prestazioak.



Hauek bereizi behar dira:

  • EKARPENAK EGITEAN:

Gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenek eta kontribuzioek PFEZren zerga-oinarria murriztu ahal izango dute, betiere 13/2013 Foru Arauaren 70. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Hala ere, murrizketa horrek muga batzuk ditu, bai fiskalak, bai finantzarioak. Gainera, ezingo da murrizketarik aplikatu erretiroa hartu eta hurrengo ekitalditik aurrera, desgaitasuna duten pertsonen alde eratutakoak izan ezik.

Era berean, % 65etik gorako desgaitasun fisikoa edo sentsoriala edo % 33tik gorako desgaitasun psikikoa duten edo judizialki deklaratutako ezintasuna duten senideen aldeko eta ezkontidearen aldeko ekarpenak ere murriztu ahal izango dira (azken kasu horretako gradua edozein izanik ere).

  • ERRESKATEA EGITEAN:

    Erreskate bat egiten dugunean edo gizarte-aurreikuspeneko erakunde batetik prestazio bat lortzen dugunean, lortutako zenbatekoak beti dira lan-etekinak (baita heriotzaren kontingentziagatik kobratzen bada ere). Hala ere, salbuetsita egon daitezke desgaitasun jakin bat duten pertsonek errenta gisa jasotako prestazioak edo erreskateak badira.

    Prestazio edo erreskate horien tributazioa aldatu egiten da jaso diren moduaren arabera:

BIDEO TUTORIALAK
Esteka hauetan aurkez ditzake:

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali