Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006417
Hauek bereizi behar dira:
Gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenek eta kontribuzioek PFEZren zerga-oinarria murriztu ahal izango dute, betiere 13/2013 Foru Arauaren 70. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
Hala ere, murrizketa horrek muga batzuk ditu, bai fiskalak, bai finantzarioak. Gainera, ezingo da murrizketarik aplikatu erretiroa hartu eta hurrengo ekitalditik aurrera, desgaitasuna duten pertsonen alde eratutakoak izan ezik.
Era berean, % 65etik gorako desgaitasun fisikoa edo sentsoriala edo % 33tik gorako desgaitasun psikikoa duten edo judizialki deklaratutako ezintasuna duten senideen aldeko eta ezkontidearen aldeko ekarpenak ere murriztu ahal izango dira (azken kasu horretako gradua edozein izanik ere).
Erreskate bat egiten dugunean edo gizarte-aurreikuspeneko erakunde batetik prestazio bat lortzen dugunean, lortutako zenbatekoak beti dira lan-etekinak (baita heriotzaren kontingentziagatik kobratzen bada ere). Hala ere, salbuetsita egon daitezke desgaitasun jakin bat duten pertsonek errenta gisa jasotako prestazioak edo erreskateak badira.
Prestazio edo erreskate horien tributazioa aldatu egiten da jaso diren moduaren arabera:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.