Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006409
2016ko ekitalditik aurrera, jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisiko, errenta-eratxikipenaren araubideko erakundeek ere (euren bazkideei, jaraunsleei, erkideei edo partaideei egin beharrekoetekin-eratxikipena eragotzi gabe) eta testamentu-ahalordea erabiltzeko zain egonik jarduera ekonomikoren bat egiten duten jarauntsiei ere, entitate guztiek egin beharko dute liburu hori.
Liburuaren edukia, ekitaldia amaitu ondoren, 140 eredu informatiboari erantsi behar zaio, eta eredu hori, nahitaez, telematikoki aurkeztu behar da. Laguntza-programa da, hain zuzen, 140 eredua telematikoki aurkeztu ahal izateko tresna bakarra. Nolanahi ere, laguntza-programa horri modulu bat gehitu zaio, zeinak aukera ematen duen beste programa informatiko ezberdin batzuekin sortutako erregistroak liburu horretara inportatzeko.
2018ko otsailean zehar aurkeztuko da 2017ko ekitaldiari dagokion 140 eredua.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.