Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006408
Erretiro-egoera dagoena ulertzen da:
Nolanahi ere, erretiro partzialean eta antzeko egoeretan, zergadunek murrizketak egin ahal izango dituzte zerga-oinarrian erretiro osoa estaltzeko egiten dituzten ekarpen eta kontribuzioengatik. Horri dagokionez, parekatu egingo dira erretiro aktiboa, malgua eta erretiro partziala.
Nahiz eta (legez erretiro egoerara igaro osteko zergaldia hasten denetik aurrera egindako) ekarpenegatik murrizketarik egin ezin, haiei dagozkien prestazioak jasotzen direnean, prestazio horiek, osorik, lan pertsonalaren etekintzat joko dira, eta hala tributatuko dute.
Ezin izango da murrizketarik aplikatu erretiro hartu eta hurrego ekitalditik aurrera. Hala ere, ez dago muga hori, erretiro partziala, malgua edo erretiro aktiboa harzten bada; kasu horretan, murriztu ahal izango dira erabateko erretiro-egoera iritsi arte egindako ekarpenak. Era berean, muga horrek ez die eragiten desgaitasuna duten pertsonen aldeko gizarte aurreikuspeneko sistematara ekarpen pertsonalak egiten dituzten erretiratuei, dela desgaitasuna duen persona erretiratuak berak egiten baditu, dela desgautasuna duen pertsonaren senide erretiratuak beraj egiten baditu, dela desgaitasuna duen pertsonaren senide erretiratuek egiten badituzte.
Ezkontodearen edo izatezki bikotekidearen aldeko ekarpanen kasuetan, murrizketa egitea eragozten duen erretiro-egoera ezkontidearena edo izatezko bikotekidearena da.
Aurreko urteetako ekarpen eta/edo ekarpen gehiegikeriei ere gorago adierazitako mugak edo salbuespenak aplikatzen zaizkie.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.