www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006408

BGAE-etarako eta gizarte aurreikuspen beste sistema batzueen aldeko ekarpenetako mugarako, Noiz erretiro ematen da? Erretiro-egoera dagoena ulertzen da



Erretiro-egoera dagoena ulertzen da:

  • Pertsona bat erretiroan dagoela esango da pertsona hori benetan erretiroa hartzen duenean Gizarte Segurantzaren edo haren ordezko erakundeetan dagokion araubidean.

    Nolanahi ere, erretiro partzialean eta antzeko egoeretan, zergadunek murrizketak egin ahal izango dituzte zerga-oinarrian erretiro osoa estaltzeko egiten dituzten ekarpen eta kontribuzioengatik. Horri dagokionez, parekatu egingo dira erretiro aktiboa, malgua eta erretiro partziala.

  • Ezin denean erretiroa hartu Gizarte Segurantzan edo haren ordezko diren erakundeetan, erretiroa kasu hauetan gertatzen dela ulertuko da:
    • Gizarte-aurreikuspeneko planaren estatutuetan finkatutako adinean; adin hori ezin da inoiz 60 urte baino gutxiago izan.
    • Bestela, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean erretiroa hartzeko adin arruntean.

      Erretiroa hartzeko adin arrunta aldatuz doa urtez urte. 2016an, erretiro-adin arrunta 65 urte eta 4 hilabete da (27/2011 legearen 20.XI):

      • 2016an 2016: 65 urte eta 4 hilabete.
      • 2017an: 65 urte eta 5 hilabete.
      • 2018an: 65 urte eta 6 hilabete.
    • Ezgaitasuna duten zergadunak, beti, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean ezarritako erretiro-adin arruntera iristean hartuko dira erretiratutzat.
  • Nahiz eta (legez erretiro egoerara igaro osteko zergaldia hasten denetik aurrera egindako) ekarpenegatik murrizketarik egin ezin, haiei dagozkien prestazioak jasotzen direnean, prestazio horiek, osorik, lan pertsonalaren etekintzat joko dira, eta hala tributatuko dute

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali