www.bizkaia.eus/guregida

Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006260

Zergaduna irabazpidezko ondasunen eraentzan ezkondu zen, hamaika urte adinako alaba dauka. Bi ezkontideek familia-etxebizitza erdi bana ordaindu zituzten maileguaren kuotak eta ziozko kenkaria aplikatu izan dute. Senarra hil egin da eta notarioaren aurrean egiletsitako testamentuan xedatu zuen bere emazteari uzten ziola jarauntsi osoaren biziarteko gozamena, eta euren alabari uzten ziola jarauntsiaren jabetza soila. Baina, zergadunak jarraitzen du familia-etxebizitza oraindik kargatzen duen maileguaren kuotak ordaintzen. Mailegu osoagatik kenkaria aplika dezake?



Zergadunak jaraunspen-masaren parte den etxebizitza-zatiaren gainean gozamen eskubidea baino ez dauka (eta bera titular den zatia jada ordainduta dago). Horregatik, prinzipioz, ezin du ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaririk aplikatu ordaintzeko dauden maileguaren kuoten gainean, etxebizitza horretan bizitzen jarraitu arren eta bera izan arren kuotak ordaintzen dituena.

Hori guztia gorabehera, Espainiako Konstituzioaren 39 eta 47. artikuluetan xedaturikoa abiapuntutzat hartuta, hots, herri botereek familiaren eta seme-alaben babes soziala, ekonomikoa eta juridikoa bermatzeko eta, hurrenez hurren, bizitza duina izateko duten eskubidea bermatzeko, Zuzendaritza Nagusi honen ustez, hemen aztergai dugun kasuko inguruabarretan, ezkontideetako baten heriotzak eragindako jabariaren zatiketa gertatu da. Izan ere, gurasoek familiaren etxebizitza indibisoaren jabetza osoa eskuratzeko edo ezkontide-sozietatearentzat eskaturiko mailegua amortizatzeke egonik ere, ezin egin daiteke erantzun honetan hitzez hitz emandako manuei buruzko honako interpretazio hau, hots, senar alargunari eta harekin bizi diren seme-alabei kontsultaren xedeko kenkaria aplikatzeko posibilitatea ukatzea, noiz-eta jabetza soila nahiz gozamena familia-unitate berari dagozkionean. Horrenbestez, bereizi egin behar dira "inter vivos" ekintzak edo negozioen ziozko jabetza soileko edo gozameneko eskubideak eskuratzeko kasuak eta planteaturikoa bezalako kasuak, non ezkontideek etxebizitza, jatorrian, indibiso eskuratu baitute, edo ezkontide-sozietatearentzat, eta, bi ezkontideen eta seme-alaba adingabeen ohiko bizilekua izanik, jabariko zati bat galtzen baita ezkontideetako baten heriotzagatik, baina higiezinak familiaren ohiko etxebizitza izateari eutsita. Hala denean, jabariaren zati bat galdu bada ere, higiezinaren gaineko jabetza osoaren eskuraketa finantzatzeko eskaturiko mailegua oraindik amortizatzeke egonda, ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkariak aplikagarri izaten jarraitu behar du, betiere higiezinak familia-unitatearen ohiko bizilekua izateari eusten badio. Azken finean, galdeturiko kenkaria egiteko eskubidea aitortu behar zaio agerliarrari, baldin eta higiezina zergapetzen duen maileguko kuota ordaintzen jarraitzen badu eta higiezinak familia-unitatea izaten jarraitzen badu.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali