www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006221

Erabilera turistikora zuzendutako pisu errentatzaileek lortutako errentak kontuan hartzen du jarduera ekonomikoa edo higiezinen kapitaleko errendimenduak?



Apartamentu turistikoak alokatzearen ondoriozko errentak jarduera ekonomikoen etekin gisa joko dira alokatzailearentzat, soilik baldin eta:

  1. higiezinaren erabilera lagatzeaz gain, ostalaritza industriaren berezko zerbitzu osagarriak ematen baditu. 685.epigrafea
  2. PFEZFAko 24.3 artikuluan eskatzen diren baldintzak betetzen badira, higiezinen alokairua jarduera ekonomiko gisa uler dadin (horretarako, beharrezkoa da zergadunak gutxienez langile bat izatea lan kontratuarekin, lanaldi osoan eta alokairuan antolatzeko dedikazio esklusiboan, eta, ondore horietarako, ezingo da zenbatu ez bere ezkontidea, ez bere izatezko bikotekidea, ez eta bere ondorengo, aurrekari edo bigarren mailako albo ahaideak, odolez nahiz ezkontzaz). 861.1 o 861.2 epigrafea

Hori izaten ez bada, higiezinen errentamenduak higiezinen kapitalaren etekinak sortuko ditu, edozein delarik BEZ-rentzat duen kalifikazioa edota errentan beste iturbururik den kontuan izan gabe.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali