www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006214

Zein kasutan Zerga Administrazioak IFZa baliogabetu ahal izango du?



Zerga Administrazioak esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia ezezta dezake, baldin eta zentsu egiaztapenerako jarduketetan edo egiaztapen eta ikerketako gainerako jarduketa eta prozeduretan ondokoak egiaztatzen badira, besteak beste:

  1. Behin-behineko identifikazio fiskaleko zenbakia esleituta duen pertsona edo erakunde batek ez baditu aurkezten behin betiko identifikazio fiskaleko zenbakia lortzeko behar diren agiri guztiak ; salbuespena: epealdi horretan behar bezala frogatzen badu agiriok ezin dituela aurkeztu.
  2. Behin-behineko baja emateko ezarrita dauden kasuak gertatzen badira.
  3. Urtebetetik gorako aldian, eta hiru ahalegin gutxienez egin eta gero, zergapekoaren zerga egoitzan jakinarazterik egon ez bada.
  4. Zergapekoa kaudimengabe edo huts egintzat jo eta sei hilabete baino gehiago pasatu badira.
  5. Zerga Administrazioari jarduera ekonomiko faltsuen, egin ez direnen edo benetan egin direnak ez beste batzuen berri eman bazaio eragiketak ezkutatzeko, hain zuzen ere zerga betebeharrak bete ez direla edo bidegabeko mozkinak edo zerga itzulketak lortu direla agerian uzten duten eragiketak.
  6. Egiaztatzen bada zergapekoak esku hartu duen eragiketen ondorioz haren zerga-betebeharren bat ez betetzea etor daitekeela edo zergapekoak behar ez bezalako zerga-onurak edo itzulketak lor ditzakeela Balio Erantsiaren gaineko Zergan.
  7. Sozietatea pertsona batek edo batzuek eratu ondoren, identifikazio fiskaleko zenbakia eskatzen denetik hiru hilabete pasatu baino lehen jarduera ekonomikoa ez egitea, ez jardueran aritzeko beharrezko prestakuntza jarduerak, epealdi horretan jarduera horiek egitea ezinezkoa dela behar bezala frogatu ezean.
  8. Kapital bat hainbat sozietate eratzeko erabili dela eta, ondorioz, denak kontuan hartuta, aplikatu beharreko arautegian ezarritako gutxieneko ordainketa ez dela egin egiaztatzen bada.
  9. Jarduera ekonomikoetan, administrazio kudeaketan edo negozio zuzendaritzan aritzeko ezarritako egoitza faltsua bada, jarduera edo lan horiek beste batean zergatik egiten diren azaldu gabe.
  10. Zerga jarduketa edo prozedura batean egiaztatzen bada ez dela jarduera ekonomikorik egin, edo sozietateak ez duela aitortutako xedea, edo jarduera bizilekuan egiten dela, edo zerga egoitzan ez dagoela kokatuta administrazio kudeaketa ez negozioen zuzendaritza.
  11. Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 FORU DEKRETUAren 69 artikulua, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudia onesten duena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali