saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006198

Zerga ziurtagirien eraginak.

Zerga ziurtagiriek informazio izaera edukiko dute bakar-bakarrik, eta horien aurka ezingo da inolako errekurtsorik jarri, betiere, informazio horrekin zerikusia edukita aurrerago ematen diren administrazio egintzen aurka jar daitezkeen errekurtsoen kaltetan izan gabe.

Zerga ziurtagiriek bertan adierazten diren eraginak edukiko dituzte, eta baita ziurtagiriak arautzen dituen araudiak ezartzen dituenak ere.

Ziurtagiriari buruzko berariazko araudiak beste ezer ezartzen badu salbu, zerga ziurtagiriek 6 hilabeteko balioa izango dute igortze egunetik hasita, ziurtagiriaren edukian aldaketarik gertatzen ez den bitartean. Zerga-zorren, zehapenen eta erantzukizunen ziurtagiriei dagokionez 3 hilabeteko iraungitze epea izango dute.

Baliabide telematikoak erabilita ematen diren ziurtagiriek paperean emandako ziurtagirien eragin berdinak edukiko dituzte. Ziurtagiri telematikoek elektronikoki sortutako egiaztapeneko kode bat edukiko dute, haren edukia, egiazkotasuna eta baliozkotasuna alderatzeko aukera emanez. Horretarako, baliabide telematikoak erabilita, ziurtagiria eman duen organo edo erakundearen agiritegietara sartuko da. Eragin berdinak edukiko dituzte ziurtagirien kopiek, aurreko egiaztapenak egiaztapeneko kodearen bitartez egiterik dagoenean.

Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia. 27 art (311 KB)

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Araua. 180 art (336 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali