Jakinarazpenak jasotzeko legitimatutako pertsonak.
mayor de 14 años
Jakinarazpena zergapekoak edo beraren ordezkariak berariaz adierazitako tokian egiten bada, edo bataren edo bestearen zerga-egoitzan, eta jakinarazpena heltzean interesduna ez badago, bertan dagoen 14 urtetik gorakoa nornahik jaso ahal izango du, nor den azaldu ondoren, bai eta jakinarazpen-tokia edo zergapekoaren edo ordezkariaren zerga-egoitza dagoen eraikineko auzoen edo jabeen erkidegoaren enplegatu batek ere.
Jakinarazpena bide telematikoen bitartez egiten bada, zergapekoak ez eze, beste hauek ere jaso ahal izango dute: haren ordezkariak edo aitorpenak, autolikidazioak, eskariak eta zerga-eragina duen beste edozien agiri aurkeztu eta kontsultatzeko zergapekoak ordezkari izateko baimena jaso duten pertsona fisikoak zein juridikoak.
Interesdunak edo beraren ordezkariak jakinarazpena jaso nahi ez badu ere, lege-ondoreetarako egintzat joko da.