www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006192

Zerga egoitzaren aldaketaren berri eman beharra



Enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuan egon behar ez duten pertsona fisikoek hiru hilabete pasatu baino lehen eman behar duten zerga egoitzaren aldaketaren berri.

Aipatu epealdiaren barruan egoitza aldaketaren ondoren zergapekoak aurkeztu beharreko karga pertsonalaren aitorpena aurkezteko epealdia amaitzen bada, egoitza aldaketa aitorpenean bertan jakinarazi behar da, aurretik jakinarazi ez bada.

Egoitza berriaren jakinarazpenak aurkeztuz gero sortuko ditu ondoreak. Nolanahi ere, hori baino lehen ere sor ditzake ondoreak, hain zuzen ere zergapekoak modu sinesgarrian frogatzen badu edo Zerga Administrazioak egiaztapen prozedura baten bitartez berresten badu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa,25 art. (364 KB)

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali