saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006192

Zerga egoitzaren aldaketaren berri eman beharra



Enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuan egon behar ez duten pertsona fisikoek hiru hilabete pasatu baino lehen eman behar duten zerga egoitzaren aldaketaren berri, eta horretarako onesten den aitorpen eredua erabili behar dute. Nolanahi ere, kontuan eduki behar da hurrengo paragrafoko salbuespena.(030 eredua)

Aipatu epealdiaren barruan egoitza aldaketaren ondoren zergapekoak aurkeztu beharreko karga pertsonalaren aitorpena aurkezteko epealdia amaitzen bada, egoitza aldaketa aitorpenean bertan jakinarazi behar da, aurretik jakinarazi ez bada.

Egoitza berriaren jakinarazpenak aurkeztuz gero sortuko ditu ondoreak. Nolanahi ere, hori baino lehen ere sor ditzake ondoreak, hain zuzen ere zergapekoak modu sinesgarrian frogatzen badu edo Zerga Administrazioak egiaztapen prozedura baten bitartez berresten badu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa,25 art. (364 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali