saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006191

Zerga Administrazioak Espainiako eta atzerriko pertsona fisikoei identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko arauak.



Zerga Administrazioak Espainiako eta atzerriko pertsona fisikoei identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko arauak.

Zerga Administrazioak aurreko artikuluetan ezarritakoaren arabera zuzenean esleitzen dituen identifikazio fiskaleko zenbakiak titularrak nortasun agiri ofiziala edo atzerritarraren identifikazio zenbakia eskuratu arte izango dira baliozko.

Identifikazio fiskaleko zenbakia edukita nortasun agiri nazionala edo atzerritarraren identifikazio zenbakia lortzen dutenek bi hileko epealdiaren barruan horren berri eman behar diete Zerga Administrazioari eta identifikazio fiskaleko zenbaki berriaren jakinaren gainean egon behar diren pertsona eta erakunde guztiei. Berria jakinarazi arte lehengo zenbakiak sortuko ditu ondoreak.

Detektatzen bada pertsona fisiko batek aldi berean dituela Zerga Administrazioak esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia eta nortasun agiri nazionala edo atzerritarraren identifikaziozenbakia, azken bi horien artean dagokiona lehenetsiko da.

Hala, Zerga Administrazioak bi gauza jakinarazi behar dizkie interesdunei: alde batetik, balioa galdu duela artikulu honetako zenbakiaren arabera aurretiaz eman dien identifikazio fiskaleko zenbakiak, eta, beste alde batetik, interesdunek berek eman behar dietela balioa duen zenbakiaren berri beren eragiketak direla-eta zenbaki horren berri eduki behar duten pertsona eta erakunde guztiei.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali